
Zeramikazko pieza bat bidaltzea beti da estres une txiki bat. Kartoian “hauskorra” idatzi arren, gutxi-asko kontuz maneiatuko dute, lekuz aldatu, utzi, astindu.
Garrantzitsuena pieza paketean gehiago ez mugitzea da. Horretarako kartoi sendo bat beharko duzu, baina batez ere hutsuneak betetzen dituen eta objektuaren formari ondo egokitzen zaion material bat. Askotan orduan ateratzen dira burbuila-papera, paper zimurtua edo finkatzeko partikula txikiak. Guk beste zerbait proposatzen dizugu.
Artilezko kokoi txiki bat
Artilea oso harroa da, eta horri esker piezaren heldulekuaren azpira sar daiteke, edo besterik gabe inguru osoan jar, kokoi moduko bat sortzeko. Behar denean trinkotzen da, baina malgutasuna ere gordetzen du, zeramika bihurgune bakoitzean kartoian barrena ibil ez dadin.
Benetan hauskorrak diren piezetarako, noski, materialaren kantitatea egokitu behar da, zati meheak babestu eta objektuaren inguruan geruza lodi bat jartzeko zalantzarik ez izan. Baina zeramika bat plastikozko hainbat metroren ordez material natural batekin babes badaiteke, hobe.
LENEAn, horretarako Euskal Herriko Manex ardien artilea erabiltzen dugu. Produktua bidaian zehar babesten du, baina paketea irekitzean esperientziaren parte ere bada. Izan ere, polita izateaz gain, eta berehala botatzen den betegarri batek ez bezala, zure pieza jasotzen duenak berrerabil dezake!