Gure historia
Urtero, 1.000 tona artile baino gehiago botatzen edo erretzen dira gure eskualdean, merkaturik ez dutelako. Hori jakiteak piztu zuen gugan LENEA proiektuaren ideia. Gure lurraldeari lotutako bi emakume izanik, eta material natural eta berriztagarri honen kalitateez sinetsita, Manex artileari balioa itzuli nahi genion, erabilera berriak asmatuz eta plastikoen ordezko tokiko aukera bat eskainiz.
Gure neurrian, tokiko sektore zirkular batean parte hartu nahi dugu, artilea, hondakin izan beharrean, berriro baliabide bihur dadin.
Lizeo garaitik lagunak gara, eta Euskal Herrian hazi ginen; gerora, bi ibilbide desberdin baina osagarri egin genituen: Morgane kudeaketan, eta Maoré sorkuntzan eta ikus-komunikazioan.
Urte batzuk geroago, gure izaerarekin bat datozen balioen inguruan hemen elkarrekin zerbait sortzeko gogoak berez elkartu gintuen berriro.